PROGRAMA kargatzen

« Itzuli Programara

  • evento hau amaitu da.

LFG

22 22Europe/Madrid iraila 22Europe/Madrid 2022 / 18:00

Frantziako 2019ko emakumeen mundu mailako futbol-txapelketa baino hiru hilabete lehenago, Estatu Batuetako jokalariek –txapeldun izan ziren– demanda kolektibo bat aurkeztu zuten beren futbol-federazioaren kontra genero-diskriminazioa dela eta. HBOk produzitu duen LFG (akronimoa: Let`s fucking go) dokumentalak historia hori aurkezten du, auzia sustatu zuten jokalarietan zentratuta: Megan Rapinoe, Jessica McDonald, Becky Sauerbrunn, Kelley O’Hara, Christen Press, Sam Mewis eta Julie Foudy jokalari ohia. Emakume-talde baten erretratu intimo eta zirraragarria da. Eliteko kirolarien eskakizunak betetzen dituzte, baina, aldi berean, beren adorea, espiritu hauskaitza eta indarra erakusten dute, emakumeen eskubideen aldeko aldaketa sozial iraunkor bat lortzeko esfortzu itzela eginez.
2021eko Thinking, Letrak eta Futbolaren irekiera ekitaldian emandako dokumental hau berreskuratu dugu, AEBko Futbol Federazioak aurtengo maiatzean bertan onartu baitzituen jokalariek berdintasunezko ordainketa egiteko aldarrikapenak.


LFG
Sean Fine y Andrea Nix

EEUU, 2021

105 minutos


Lortu zure sarrera

Xehetasunak

Data:
22 22Europe/Madrid iraila 22Europe/Madrid 2022
Ordua:
18:00

Lekua

Sala BBK
Bilbao + Google Map