PROGRAMA

Latest Past PROGRAMA

Saio berezia Juanjo Giménez zine zuzendariarekin

Sala BBK Bilbao

Juanjo Giménez zinema zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea da. “Timecode” film laburrak Cannesko zinemaldiko Urrezko Palma irabazi zuen 2016an. Film laburra adierazpen zinematografiko gisa defendatu duen militantea da, eta bere ibilbidean zehar lau film labur egin ditu, futbola protagonista izanik: “Libre Indirecto”, “Máxima pena”, “Rodilla” eta “Ascenso”. 1997, 2005, 2009 eta 2020an filmatutako laukote estilistiko eta […]

Centoventi contro Novecento

Sala BBK Bilbao

1975eko udaberriko igande batean, Parmako Ziudadela parkeko zelaian, futbol partida bat jokatu zuten bi talde oso berezik. Alde batetik, “Salò, edo Sodomako 120 egunak” filmeko langileek osatutako taldea. Hori izan zen Pier Paolo Pasolinik bere hilketa tragikoaren aurretik zuzendutako azken filma. Bestetik, Bernardo Bertolucciren “Novecento” filmeko langileek osatutako taldea. Bi film garai berean filmatu ziren, […]

Tigrar

Sala BBK Bilbao

Tigrar filmak Martin Bengtsson Milango Interreko haur prodijioaren istorioa kontatzen du. Jokalariaren autobiografian oinarrituta, buruko gaixotasunek kirolean dituzten ondorioez hitz egiten digu filmak. 16 urterekin, Bengtsson Suediako futbolaren promesa handienetako bat zen, baina berak ez zekien zer prezio ordaindu behar zuen bere ametsa errealitate bihurtzeagatik. Tigrar Ronnie Sandahl Suedia, 2021 116 minutu Lortu zure sarrera