TIGRAR

 

Martin Bengtsson Milango Interreko ume miragarriaren istorioa kontatzen du Tigrarrek. Jokalariaren autobiografian oinarrituta, gaixotasun mentalak kirolean dituen ondorioak aztertzen ditu. 16 urterekin, Bengtsson Suediako futbolaren promesa handienetako bat zen, baina ez zekien zer prezio ordaindu behar zuen bere ametsa errealitate bihurtzeagatik.

Istorioaren protagonista, Martin Bengtsson, Thinking-ean izan zen, eta honela hitz egin zuen Tigrar اfilmari buruz:”Zalantzarik gabe, futbolean osasun mentalari buruzko eztabaidan laguntzea espero dut. Baina pertsona gazte baten bidaia erakusten duen artelan bat ere bada. Bere lehen arrakasta ez ezik, bere lehen maitasuna eta abar kontatzen dituen bidaia. Futbolari buruzko film bat, baina baita gaztetan heltze-prozesuari buruzko film bat ere, zeure burua aurkitu eta hazteko”.

Tigrar
Ronnie Sandahl
Suedia, 2021
116 minutu