next goal wins

‘Next Goal Wins’ nola munduko talderik txarrena izateari utzi zion istorio miresgarria kontatzen du. Australiaren aurka 31-0 galdu eta hamarkada batera, historiako nazioarteko porrotik handienaren ondoren, Samoa Amerikarreko futbol talde nazionalak azkeneko postua du FIFAko selekzioen ranking-ean, munduko talderik txarrenarena alegia. 2014ko Munduko Txapelketarako sailkapena hasi baino hilabete lehenago Samoako Federazioak ThomasRongen holandarra kontratatzen du. Hau egoera honi buelta ematen saiatuko da gol ofizial bat sartu gabe lau urte daraman jokalari taldearekin.

Next Goal Wins gainditze historia zoragarria kontatzen duen dokumentala da, taldeko lana eta baloreak, eta futbolaren benetako magia aldarrikatzen du.

NEXT GOAL WINS

Steve Jamison, Mike Brett

UK, 2014

97 minutu