PROGRAMA kargatzen

« Itzuli Programara

  • evento hau amaitu da.

Wenger: Invincible

21 21Europe/Madrid iraila 21Europe/Madrid 2022 / 18:00

Arsenal irauli eta Londreseko klub mitikoaren ardura 22 urtez hartu zuen gizonaren istorioa, berak kontatua. Gabriel Clarke eta Christian Jeanpierre zuzendariek, lehen pertsonan esandakoak, hirugarrenen testigantzak eta inoiz ikusi gabeko irudiak biltzen dituen artxiboko material bikaina erabiliz, entrenatzaile frantziarraren erretratu intimo eta hurbila eta bere futbolarekiko obsesioa islatzen dute. Arsenal 2003/04 denboraldiko Premier League txapelketa irabaztera eraman zuenak, partida bakar bat ere galdu gabe, futbolarekiko obsesio hori bere bertute eta akats handiena bezala aitortzen du aldi berean.

Tony Adams, Lee Dixon, Thierry Henry, Patrick Vieira, Dennis Bergkamp, Ian Wright, Robert Pires edo Sir Alex Ferguson bezalako izarrek parte hartzen dute ekoizpen honetan.


Wenger: Invincible
Gabriel Clarke eta Christian Jeanpierre
Frantzia, Erresuma Batua, 2021
95 minutu


Lortu zure sarrera

Xehetasunak

Data:
21 21Europe/Madrid iraila 21Europe/Madrid 2022
Ordua:
18:00

Lekua

Sala BBK
Bilbao + Google Map