
Klasikoak: Pirveli Mertskhali
14 urria / 18:00

Georgiako zinemaren klasiko bat, Nana Mchedlidze zuzendari ospetsuak zuzendua. “Lehen enara” Georgiako lehen futbol taldearen istorioa kontatzen duen komedia da, Potiko itsas portuan sortua. Pobrezia eta kirol materialik eza arren, Jason talentudunak gidatutako taldeak atzerriko eta bertako talde askori irabazi zien, talde ingeles ospetsu baten aurka jokatu arte.
Pirveli Mertskhali (Lehen enara)
Nana Mchedlidze
Georgia, 1975
75 minutu