PROGRAMA kargatzen

« Itzuli Programara

  • evento hau amaitu da.

Finding Jack Charlton

19 19Europe/Madrid iraila 19Europe/Madrid 2022 / 19:00

“Finding Jack Charlton” azken urteetako kirol dokumentalik onenetakoa da, eta Irlandako selekzioko entrenatzaile mitikoaren erretratu intimoa da. Ingelesa eta Ingalaterrarekin munduko txapelduna izan arren, Jack Charlton Irlandako pertsonarik maitatuenetako bat izatera iritsi zen. Gabriel Clarkek (Bobby Robson: more Than A Manager; Steve McQueen: The Man & Le Mans) eta Pete Thomasek (Adam Hills: Take His Legs) zuzendutako filma entrenatzailearen bizitzako azken hemezortzi hilabeteetan filmatu zen. Charltonek zahartzaroko dementzia zuen garai batean. Filma nortasunari eta memoriari buruzko hausnarketa hunkigarria ere bada.
Laurogeiko hamarkadaren amaierako eta laurogeita hamarreko hamarkadaren hasierako Irlandako selekzio hartako beste futbolari batzuek ere parte hartu zuten filmean, hala nola Andy Townsend, Paul MacGrath, David O ‘Learey, Niall Quinn edo Pat Bonner.

GONBIDATU BEREZIAK ZINEFORUMERA: ANDY TOWNSEND, PETE THOMAS eta SID LOWE.


Finding Jack Charlton
Gabriel Clarke eta Pete Thomas
Erresuma Batua, 2020
97 minutu


Lortu zure sarrera

Xehetasunak

Data:
19 19Europe/Madrid iraila 19Europe/Madrid 2022
Ordua:
19:00

Lekua

Sala BBK
Bilbao