SUNAKALI

Mugu Nepalgo mendebaldeko eskualde azpigaratuenetariko bat da. 2011an, emakumeen ehuneko 90 analfabetoa zen eta, ordutik hona, egoera ez da asko aldatu. Sunakali pelikulak Muguko nesken futbol taldeak nazio-lehiaketara heldu arte egindako bidaia gogorra erakusten du, baita neskek euren ametsak egi bilakatzeko duten aukera ere.

2016ko Thinking Publikoaren Saria irabazi zuen, eta Sunakali filmeko protagonistak, filmaren zuzendariarekin batera, 2017an bisitatu gintuen bere saria jasotzeko. Anekdota bitxi gisa, orduan ezagutu zuen itsasoa lehen aldiz Oscar de Marcos futbolari zuri-gorriaren eta Fundazioaren taldearen eskutik.

SUNAKALI
Bhojraj Bhat
Nepal, 2014
59 minutu