Wenger: Invincible
Sala BBK BilbaoArsenal irauli eta Londreseko klub mitikoaren ardura 22 urtez hartu zuen gizonaren istorioa, berak kontatua. Gabriel Clarke eta Christian Jeanpierre zuzendariek, lehen pertsonan esandakoak, hirugarrenen testigantzak eta inoiz ikusi gabeko irudiak biltzen dituen artxiboko material bikaina erabiliz, entrenatzaile frantziarraren erretratu intimo eta hurbila eta bere futbolarekiko obsesioa islatzen dute. Arsenal 2003/04 denboraldiko Premier League txapelketa […]
Nadia
Sala BBK BilbaoZortzi urte besterik ez zituenean, Nadia Nadimek Afganistandik ihes egin behar izan zuen, bere ama eta anaiekin batera, talibanek aita hil ondoren. Urteak joan urteak etorri, Nadia munduko futbol jokalari onenetakoa izatera iritsi da, Paris Saint Germainen jokatuz eta Danimarka, bere adopziozko lurraldea, ordezkatuz nazioarteko lehiaketetan. Aldi berean, medikuntza ikasketekin aurrera jarraitzen du. Baina iragana […]
LFG
Sala BBK BilbaoFrantziako 2019ko emakumeen mundu mailako futbol-txapelketa baino hiru hilabete lehenago, Estatu Batuetako jokalariek –txapeldun izan ziren– demanda kolektibo bat aurkeztu zuten beren futbol-federazioaren kontra genero-diskriminazioa dela eta. HBOk produzitu duen LFG (akronimoa: Let`s fucking go) dokumentalak historia hori aurkezten du, auzia sustatu zuten jokalarietan zentratuta: Megan Rapinoe, Jessica McDonald, Becky Sauerbrunn, Kelley O’Hara, Christen Press, […]
Destino Confidencial: Campeonas
Sala BBK Bilbao1971ko abuztuaren 15etik irailaren 5era bitartean, emakumezkoen munduko futbol txapelketaren bigarren edizioa ospatu zen Mexikon. Txapelketan, FIFAk ofizialki aitortu ez zuena, Argentina, Italia, Ingalaterra, Danimarka, Frantzia eta Mexikoko selekzioek parte hartu zuten. Destino Confidencial ESPNren dokumentalen programak, Martin eta Daniel Ainstein zuzendarien eskutik, Mexikoko jokalarien istorioa aurkezten digu. Emakume talde horrek azpitxapelduna izatea lortu zuen, […]
Tala’vision (Saio bikoitza I)
Sala BBK BilbaoTala gazte arabiarra da, eta bere aitak futbolarekiko duen maitasuna mugatu egiten du ISISen mehatxuetatik babesteko saiakerak. Gerra gunean, Talak ihesbide bat aurkitzen du telebistan partidak ikusten, baina erakunde terroristak telebistak debekatzen ditu. Berlingo 11 mm Film Festivaleko epaimahaiaren saria irabazi zuen film ertaina. Tala’vision Murad Abu Eisheh Alemania, Jordania, 2021 27 minutu Lortu zure […]
Steh Auf Du Sau! (Saio bikoitza II)
Sala BBK BilbaoGeryk futbolean jokatzen du FC Horndorfen. Etorkizun handiko jokalaria da, eta jubeniletatik lehen taldera salto egitea lortzen du, bere hirian duen ikusmin handiaren erdian. Alde guztietatik bonbardatzen dute etorkizunerako gomendioekin, baina Gery oraindik ez dago ziur berak benetan zer nahi duen. Steh Auf Du Sau! Florian Moses Bayer Austria, 2022 29 minutu Lortu zure sarrera
Tigrar
Sala BBK BilbaoTigrar filmak Martin Bengtsson Milango Interreko haur prodijioaren istorioa kontatzen du. Jokalariaren autobiografian oinarrituta, buruko gaixotasunek kirolean dituzten ondorioez hitz egiten digu filmak. 16 urterekin, Bengtsson Suediako futbolaren promesa handienetako bat zen, baina berak ez zekien zer prezio ordaindu behar zuen bere ametsa errealitate bihurtzeagatik. Tigrar Ronnie Sandahl Suedia, 2021 116 minutu Lortu zure sarrera
Centoventi contro Novecento
Sala BBK Bilbao1975eko udaberriko igande batean, Parmako Ziudadela parkeko zelaian, futbol partida bat jokatu zuten bi talde oso berezik. Alde batetik, “Salò, edo Sodomako 120 egunak” filmeko langileek osatutako taldea. Hori izan zen Pier Paolo Pasolinik bere hilketa tragikoaren aurretik zuzendutako azken filma. Bestetik, Bernardo Bertolucciren “Novecento” filmeko langileek osatutako taldea. Bi film garai berean filmatu ziren, […]
Saio berezia Juanjo Giménez zine zuzendariarekin
Sala BBK BilbaoJuanjo Giménez zinema zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea da. “Timecode” film laburrak Cannesko zinemaldiko Urrezko Palma irabazi zuen 2016an. Film laburra adierazpen zinematografiko gisa defendatu duen militantea da, eta bere ibilbidean zehar lau film labur egin ditu, futbola protagonista izanik: “Libre Indirecto”, “Máxima pena”, “Rodilla” eta “Ascenso”. 1997, 2005, 2009 eta 2020an filmatutako laukote estilistiko eta […]
Tigrar
Sala BBK BilbaoFilm honek Thinking Football Film Festival jaialdiaren 2022ko edizioan Publikoaren saria irabazi zuen. Martin Bengtsson Milango Interreko ume miragarriaren istorioa kontatzen du Tigrarrek. Jokalariaren autobiografian oinarrituta, gaixotasun mentalak kirolean dituen ondorioak aztertzen ditu. 16 urterekin, Bengtsson Suediako futbolaren promesa handienetako bat zen, baina ez zekien zer prezio ordaindu behar zuen bere ametsa errealitate bihurtzeagatik. Tigrar […]
La bella stagione
Sala BBK BilbaoGenova, 1990. Gianluca Vialli eta Roberto Manciniren Sampdoria taldea abentura epiko honen protagonista da. Talde horrek Italiako futbola aldatu zuen, inor gutxik uste zituen helburuak lortuz. "La Bella Stagione" garaipenerantz egindako bidaia harrigarri baten istorioa da, emozioak eta oroitzapenak partekatzen dituzten jokalarien ahotsen eta denboraldi horri buruz idatzi eta hitz egin zuten kazetarien ahotsen bidez. […]
Thinking Football-eko bitxiak: I believe in Miracles
Sala BBK Bilbao"Thinking Football Bitxiak" izeneko sail berri honetan, Thinking Football Film Festival jaialdiko ikus-entzuleek gehien eskatu duten filmetako bat berreskuratuko dugu: "I believe in miracles". Film honek Brian Cloughen (eta bere eskuineko eskua, Peter Taylor) Nottingham Forest mitikoaren istorioa kontatzen du. Cloughek kluba hartu zuen Ingalaterrako bigarren mailan eta gorenera eraman zuen, 1979 eta 1980ko Europako […]