Green Lions
Kamerungo selekzioa 1990eko Italiako Munduko Txapelketara iritsi zen biktimaren paperean. Hala ere, inaugurazio partidan munduko txapelduna garaitu zuen, Diego Maradonaren Argentina gainera, munduko txapelketetako historiako ezustekorik handiena izan baitzen. Munduko zale guztien erretinan betirako grabatuta geratu zen abentura baten lehen urratsa besterik ez zen izan hura. Valery Nepomnyashchiy sobietarraren gidaritzapean, Thomas N 'kono, Omam-Biyick eta […]
Another Way: Forest Green Rovers
Sala BBK BilbaoForest Green Rovers munduko futbol talderik ekologikoena da. Helburua da futbola erabiltzea larrialdi klimatikoari buruz kontzientziatzeko. Iraunkortasuna da bere identitatea. Beganoak dira eta ingurunearekiko arduratsuak. FIFAren ekoizpen honetan euren ideiak ezagutzen ditugu, eta aldi berean One Leaguera igotzeko borrokan laguntzen diegu. Bide horretan batzuetan partidaren emaitza ez dela garrantzitsuena erakutsi nahi dute. Another way: Forest […]
Liam Brady: The Irishman Abroad
Sala BBK BilbaoIrlandako telebistaren ekoizpena. Liam Bradyren historia kontatzen du, Irlandako futbolaren historiako talenturik handienetakoa eta kontinente zaharrean arrakasta lortzen lehena. Bradyk Londresko Arsenalen hasi zuen bere ibilbidea (ondoren harrobiko zuzendari izango zena) eta ondoren Juventusen, Interren eta Sampdorian jokatu zuen. Italian, Irlandan eta Erresuma Batuan grabatua, dokumentalak Brady jarraitzen du leku zaharrak, garaipenak eta etsipenak bisitatzen […]
In the Middle
Sala BBK BilbaoDokumental britainiar ederra, epaile talde bati jarraitzen diona 2019/20 denboraldian beheragoko kategorietako futbolean partidak arbitratzeko eskakizunei aurre egiten saiatzen diren bitartean. Eskarmentudunak edo hasiberriak, gazteak edo adinekoak, gizonak, emakumeak edo ez binarioak, heroi anonimo horiek jolaserako duten grinaz hitz egiten digute, jokotik kanpo dituzten bizitzez, eta arbitratzeko lanak zergatik erakartzen dituen. Futbolean beharrezkoa den eta […]
Marinette
Sala BBK BilbaoBiopic honek Marinette Pichon Frantziako historiako futbol jokalaririk onenaren historia inspiratzailea kontatzen du. Bere haurtzarotik futbolari sutsua, Marinettek bere trebetasunak erakutsi zituen mutilen klub batean. Entrenatzailearen laguntza izan arren, 16 urterekin utzi behar izan zuen kluba federazioaren arauen erruz. Frantziako emakumezkoen futbolaren aitzindaria, Marinette Pichonek ia bi hamarkadatan zehar Frantziako selekzioaren nazioarteko partidu eta gol […]
Futbolzalea
Sala BBK BilbaoRenzo familiako futbolezko unibertsora hurbiltzen saiatzen da, beti arraroa iruditu zitzaion unibertsora. Filmak bi mundu paralelo planteatzen ditu: benetakoa eta protagonistak izan zezakeena. Trama dokumentalaren eta fikzioaren artean aurrera doa. Umorearen eta familia ikuspegi pertsonaletik aurkeztearen bidez, Cozzak zuzendariak ikuslea Riverreko munduan eta futbol klub batekiko herentziaren logikan barneratzen du. El hincha Renzo Cozza Argentina, […]
UEFA Extraordinary Stories
Sala BBK Bilbao“Extraordinary Stories” film laburren proiektu dokumental bat da, eta UEFAko lehiaketekin lotutako istorio ahaztuak kontatzen ditu. Garaipen balentrien kontakizun harrigarriak dira, ekipo ilunak eta pertsona liluragarriak. Benetako protagonistak eta, aldi berean, imajinaezinak, hau da, benetako protagonista apartak. UEFA TVk komisionatua eta Noah Media Groupek ekoitzia ("Arsène Wenger: Invincible" eta "Finding Jack Charlton" -en sortzaileak), orain […]
Klasikoak: Pirveli Mertskhali
Sala BBK BilbaoGeorgiako zinemaren klasiko bat, Nana Mchedlidze zuzendari ospetsuak zuzendua. "Lehen enara" Georgiako lehen futbol taldearen istorioa kontatzen duen komedia da, Potiko itsas portuan sortua. Pobrezia eta kirol materialik eza arren, Jason talentudunak gidatutako taldeak atzerriko eta bertako talde askori irabazi zien, talde ingeles ospetsu baten aurka jokatu arte. Pirveli Mertskhali (Lehen enara) Nana Mchedlidze Georgia, […]
Mighty Penguins
Sala BBK BilbaoLouis Mylesen ("Kaiser" filmaren zuzendaria) dokumental txiki eta hunkigarria. Special K, Peanut, Charlie eta Brentfordeko gainerako pinguinoak aurkezten dizkigu. "Brentford Penguins" Down sindromea duten haurren futbol taldea da. Filmak Allan entrenatzailea, jokalariak eta haien familiak jarraitzen ditu, Premier Leagueko partida batean ohorezko agurra prestatzen ari diren bitartean. Mighty Penguins Louis Myles Erresuma Batua, 2023 33 […]
The Last Taboo
Sala BBK BilbaoSexu-askatasunak futbol profesionalean tabu izaten jarraitzen du, maskulinoan behintzat. 2024an gaude, eta futbola ez da oraindik esparru bat non normaltasunez bizi den heteronormatiboak ez diren pertsonak daudela. "The Last Taboo" Alemaniako dokumental bat da, gai hau jorratzen duena hamar futbolari homosexualen istorio pertsonalen bidez, hala nola Marcus Urban, Collin Martin, Matt Morton, Justin Fashanu edo […]
The Football Aficionado
Sala BBK BilbaoZahraren istorioa kontatzen du. Zahra Teheranen bizi den 27 urteko irandar emakume gazte bat da, eta Persepolis futbol taldeko zale handia. Beti nahi izan du bere talde gogokoena estadioan ikustea, baita Irango selekzio nazionalaren partidak ere. Hala ere, idatzi gabeko lege baten arabera, emakumeei ez zaie estadioetara joaten eta futbol-partidak ikusten uzten. Hori dela eta, […]
Copa 71
Sala BBK Bilbao1971ko abuztuan, Ingalaterra, Argentina, Mexiko, Frantzia, Danimarka eta Italiako emakumezkoen selekzioek futbol txapelketa bat jokatu zuten Mexiko Hirian, mugarri izan zena: luxuzko babesak, telebista, merchandising-a izkina bakoitzean eta 100.000 jarraitzaile baino gehiago Azteca estadio historikoan. Baina, futbolaren historiako unerik apurtzaileenetako bat izan arren, fubtolaren historian bigarren plano batean geratu zen hau. Zergatik? Rachel Ramsayk eta […]