MARINETTE

 

Frantziako futbolaren aitzindari handiari buruzko ‘Marinette’ biopic filma, Virginie Verrierek zuzendua, Thinking Football Film Festival jaialdiko 2023ko Publikoaren Saria da. Filmak, ‘Ne jamais rien lâcher’ (Inoiz ez amore eman) autobiografian oinarritua, futbolari bikain honen unerik aipagarrienak erakusten ditu, haurtzaro gogorretik (aita alkoholikoa eta tratu txarrak ematen zituena) erretiratzeraino, futbolaren mito bihurtua. Frantziako selekzioarekin 81 gol sartu zituen 112 partidatan eta, Saint-Memmie Olympique taldean aritu ondoren, WUSA liga amerikarrean arrakasta lortu zuen New Jersey eta Philadelphia Chargers taldeetan.

Gaur egun, Marinette Pichon kirolean emakumeen eskubideen aldeko borrokaren ikurra da. Virginie Verrier zuzendariak filmaren proiekzioaren ondorengo solasaldian adierazi zuen bezala, Marinetteren borroka “itxaropena igortzen duen istorioa da”.
Zalantzarik gabe, Thinking-era bertaratuek filmean planteatu diren gaien kopurua baloratu zuten, pertsonaia protagonistaz haratago doazenak eta gizarte osoari dagozkionak. “Inoiz baino gaurkotasun handiagoa duten gai garaikideak: berdintasuna kirolean, sexu-aniztasuna, sororitatea, genero-indarkeria…”, gogorarazi zuen zuzendari frantziarrak jaialdian.

Marinette
Virginie Verrier
Frantzia, 2023
96minutu