Iragan mendeko 80 urteen hasieran Brasil diktadura militar gogorra bizitzen ari zen hamarkadatan, Sokratesen Corinthians-ek iraultza bati ekin zion eta amnistiaren aldeko mugimenduarekin, langileen grebekin, ikasle mugimenduekin eta musika eszena errebelde batek hasitako aldaketa giroarekin bat egin zuen.
Kluba demokratizatzeko asmoz sortu zen futbolaren utopia bat zen, baina galdutako askatasuna berreskuratzeko borrokan ikur bihurtu zen. Hau Corinthiar demokraziaren historia da, futbol talde bat askatasunaren aldeko mugimenduaren gidari izan zenekoa.
Pedro Asbeg
Brasil, 2014
90 minutu