
- evento hau amaitu da.
Hamaika andra zurigorri
26 26Europe/Madrid azaroa 26Europe/Madrid 2024 / 17:00

Emakumeak eta Athletic Club dira dokumentalaren gaia. Bertan, beren testigantzekin, hainbat arlotan bidea ireki duten hogeita hamar bat aitzindarik parte hartzen dute: bazkideak, kazetariak, argazkilariak, futbol-jokalariak, zuzendaritzako kideak, zaleak… Memoria, emozioa, familia, transmisioa, pasioa, Athletic sentimendua… dira bere hari narratiboko elementu nabarmenetako batzuk.
Akaitze Kamiruaga
Euskal Herria, 2024
70 minutu