ARTE Frantziako kate ospetsuak ekoiztuta, eta Eric Cantona karismadunak aurkeztuta, “Futbolaren erreboltariak” pelikulan bakoitza bere herrialdeetan agertu duten iritzi sozial eta politikoa azaltzeagatik aipagarri ziren zenbait futbolariren bizitzari gainbegiratua egiten zaio bost pasartetan. Didier Drogba, Carlos Caszely, Rachid Mekhloufi, Predrag Pasic eta Socrates mitikoaren adibideak aldarrikatzen dira, Cantonak filmaren hasieran dioenez, “egun, futbola inoiz baino beharrezkoagoa da, hari esker mundua alda dezakegulako”.
LES REBELLES DU FOOT
Gilles Rof
Frantzia, 2012
92 minutu