Thinking Football Film Festival jaialdia atzeratu egin da

20-04-2020

Ekainerako aurreikusita geneukan Thinking Football Film Festival jaialdia atzeratu egin da, sine die, osasun-alarma egoera dela eta Athletic Club Fundazioak erabaki du Thinking Football 2020 jaialdia sine die atzeratzea, koronabirusak sortutako osasun-alarma egoeraren ondorioz. Jaialdiaren zortzigarren edizioa ekainaren lehenengo bi asteetako astelehen, astearte eta asteazkenetarako aurreikusita zegoen, ekainaren 1, 2, 3, 8, 9 eta 10erako, hain zuzen. BBK aretoan zen egitekoa, baina gaur egun bizi dugun egoeraren ondorioz, bertan behera utzi behar izan da asmoa, momentuz.

Athletic Club Fundazioak egoera aztertuko du behin alarma egoera bukatuta, eta 2020a bukatu aurretik jaialdia egiteko dauden aukerak planteatuko dira. Une honetan ezin da besterik zehaztu.

Banatu