ZWEIKAMPFER

Nico, Micky, Lütti eta Benni Alemaniako ligan arrakastaz jokatu zuten futbolari profesionalak dira. Baina orain, hogeita hamar urteak beteta, talderik gabe daude. Udan, Jokalarien Elkartearekin entrenatzen dute, Dunisburgon, talderik gabeko beste jokalari batzuekin. Lagun arteko partidetan nabarmentzeko helburua dute, kontraturen bat lortzeko. Denborak aurrera egin ahala, klub bat aurkitzeko presioa handituz doa. Prozesu horretan, zaleek, komunikabideek eta batzuetan beren senideek ere, porrot egin izana aurpegiratzen diete. Jokatzeko lekua aurkitzeko borroka hori jokalari gisa kolokan daukaten nortasun eta konfiantza berreskuratzeko borroka desesperatua da. Agente batek Vietnamgo klub batekin jokatzeko aukera ematen dienean, lau futbolariek zalantza egingo dute. Azken aukera izan daiteke, baina badakite beren curriculumean klub hori sartzeak Europan egindako karreraren amaiera ekarriko diela.


  • Zuzendaria:
    Mehdi Benhadj-Djilali
  • Jatorrizko izenburua:
    ZWEIKAMPFER
  • Urtea:
    2018
  • Herrialdea:
    Alemania
  • Iraupena:
    98 minutu
  • Proiekzio eguna:
    13-03-2018 - 20:00
  • Sala BBK
  • Euskaltel
  • BCD Travel
  • Melia Bilbao
  • Comunitac
  • 11mm
  • Cinemania
  • Loraldia
  • Metro Bilbao
  • Panenka
  • Cinefoot
  • Libero
  • Off Side
  • Istituto Italiano di Cultura