THE WORKERS CUP

2022an munduko kirol ekitaldirik handiena ospatuko da Qatarren, FIFAren Munduko Kopa. Une honetan, hala ere, kirolari izarrengan zentratuta dauden fokuetatik urrun, Qatarren bizi diren seiehun mila langile migratzaile ari dira txapelketaren instalazioak instalatzen. The Workers Cup (La Copa de los Trabajadores) dokumentalak Mundiala egin ahal izateko lanean ari diren gizonei ahotsa ematen die. Qatarreko herritarren % 60 India, Nepal, Bangladesh, Filipinak eta gero eta neurri handiagoan Afrikatik heltzen ari diren kanpoko langileak dira. Gizon horiek lanaldi luze-luzeak egiten dituzte soldata eskasen truke, eta lan-kanpaleku isolatuetan bizi dira, legez hiriko mugetatik kanpo mantentzen direnak. Kopa munduko herrialderik aberatsenean izango da. Baina pertsonarik pobreenetako batzuen kontura. The Workers Cup Qatarreko lan-eremu horietako batean gertatzen da, neurri handi batean. Orain arte ez da horietarako sarbiderik egon. Filmean agertzen diren langileek kartzelan egotearen sentsazioa dutela diote. Autopista baten eta basamortuaren zati urrun baten artean, Umm Salal kanpalekua apropos dago hor jarrita, inork ez ikusteko, eta horretan ez pentsatzeko. Baina 4000 gizon bizi dira bertan. Dokumentalaren ardatz nagusia langileentzako txapelketa batean jokatzeko hautatu duten gizon talde bat da: The Workers Cup. Txapelketa hori 2022ko Munduko Kopa antolatzen duen batzordeak berak babesten du. 24 eraikuntza enpresa gonbidatu dituzte langilez osatutako talde bat aurkeztera. Txapelketak iraun bitartean, dokumentalak bi egoeraren artean bizi diren langileak aurkezten ditu: Heroiak joko zelaian, paria hutsak gizartean.


  • Zuzendaria:
    Adam Sobel
  • Jatorrizko izenburua:
    THE WORKERS CUP
  • Urtea:
    2018
  • Herrialdea:
    Ingalaterra
  • Iraupena:
    88 minutu
  • Proiekzio eguna:
    19-03-2018 - 18:00
  • Sala BBK
  • Euskaltel
  • BCD Travel
  • Melia Bilbao
  • Comunitac
  • 11mm
  • Cinemania
  • Loraldia
  • Metro Bilbao
  • Panenka
  • Cinefoot
  • Libero
  • Off Side
  • Istituto Italiano di Cultura