Nossa Chape

Zimbalist anaiek zuzendutako dokumental hau Brasilgo Chapecoense futbol klubaren berregituratze prozesuari buruzkoa da. Izan ere, 2016ko azaroaren 28an, klubeko jokalari eta langile gehienak hegazkin istripu batean hil ziren. Sei pertsona soilik irten ziren bizirik. Hildakoen senideekin, talde berriarekin, bizirik irten ziren hiru jokalariekin eta klubeko zuzendaritza taldearekin hitz egiteko aukerari esker, dokumentalak zorigaitz haren ostean izandako erronkak aztertu ditu. Hiria zatitua dago: batetik, hildakoak oroitu eta errespetatzeko sentimendua; eta, aldi berean, klubak aurrera jarraitzeko nahia. “Nossa Chape” filmean ikusiko dugu nola sortzen diren jokalarien arteko tentsioak emaitza onak lortzen ez direnean, nola kudeatzen duten erruduntasun sentimendua hegazkin hura hartu ez zutenek, komunitateko kide bakoitzak zorigaitz horri aurre egiteko daukan modu pertsonala, eta abar. Planteatzen zaigun ideietako bat zera da: aurrera jarraitu nahiak batzuetan muga bat hautsi dezakeela, eta klubaren balioekiko eta hildakoen oroimenarekiko errespetu falta bihurtu.


  • Zuzendaria:
    Jeff and Michael Zimbalist
  • Jatorrizko izenburua:
    Nossa Chape
  • Urtea:
    2018
  • Herrialdea:
    Brasil
  • Iraupena:
    101 minutu
  • Proiekzio eguna:
    18-03-2018 - 19:00