Mario

Mario aurrelaria da eta klubeko lehen taldera iristea du amets; baina Leon agertuko da, beste aurrelari bat, eta postu hori lortzeko lehia izango dute. Hala ere, ustekabean, maitemindu egingo dira eta beren maitasun-istorioa sartuko da orduan beren amets profesionalarekin lehian. Zurrumurruak zabaltzen hasten direnean, Mariok bere karrera arriskuan dagoela pentsatuko du, baina ez du Leon galdu nahi. Armairutik irten eta bere karrera arriskuan jarriko du? Ala burua makurtu eta aurrera egin, bere nortasunari uko eginez? Mario eta Leonen arteko maitasun-istorioak agerian uzten du zein arrazoi izan ditzakeen futbolari profesional batek bere sexualitatea libreki ez adierazteko. Klubeko zuzendaritza, babesleak eta kideak eurek presio faktoreak dira eta ez dute erabaki hori hartzeko bidea errazten.


  • Zuzendaria:
    Marcel Gisler
  • Jatorrizko izenburua:
    Mario
  • Urtea:
    2018
  • Herrialdea:
    Suitza
  • Iraupena:
    124 minutu
  • Proiekzio eguna:
    21-03-2019 - 20:00