Kaiser: The Greatest Footballer Never to Play Football

Carlos "Kaiser" Henrique Raposo futbolari profesionala zen. 26 urte eman zituen lehen mailako futbolean. Baina kontua da inoiz ez zuela partida bat jokatu. Lagun kazetari batzuen laguntzarekin, futbolari trebetasunak zituela sinetsarazi zuen eta klubez klub ibili zen partida bakar bat ere jokatu gabe, futbola saihestuz, baina jairik jai biziz. Klubak eta mafia-gizonak engainatu zituen futbol izar baten moduan bizitzeko, baloia ukitu gabe. Zico, Bebeto eta beste jokalari handi batzuei esker, Kaiserraren inguruko pasadizo ugari bildu dira dokumental honetan. Film entretenigarria da benetan, futbolzalea ez izanda ere.


  • Zuzendaria:
    Louis Myles
  • Jatorrizko izenburua:
    Kaiser
  • Urtea:
    2018
  • Herrialdea:
    Erresuma Batua / Brasil
  • Iraupena:
    97 minutu
  • Proiekzio eguna:
    22-03-2019 - 20:00