Inside a Volcano

Islandiako futbolaren urrezko belaunaldiaren historia harrigarria kontatzen du. Ikuspegi hurbil eta pertsonala ematen du munduaren begirada bereganatu zuen talde bati buruz, futbol-txapelketa handi baten azken fasera iristea lortu zuen munduko naziorik txikiena izan baitzen. Txapelketa hartako lorpenari esker, udako hil hartan guztiok sentitu ginen nolabait ere islandiar. Dokumentalak gazte haien historia kontatzen du. Sorterrian beti entzun zuten beren pasioak, futbolak, inoiz ez ziela saririk ekarriko talde gisa, baina uste hura ustela izan zen. Zuzendariak, Saevar Gudmunssonek, guztiz eskuragarri izan zuen taldearen barne-historia . Horren emaitza taldearen miraria azaltzen duen dokumental epiko eta dinamikoa da.


  • Zuzendaria:
    Saevar Gudmunsson
  • Jatorrizko izenburua:
    Jokullinn Logar
  • Urtea:
    2016
  • Herrialdea:
    Islandia
  • Iraupena:
    86 minutu
  •     Web ofiziala
  • Proiekzio eguna:
    13-03-2017 - 19:00
  • Sala BBK
  • Euskaltel
  • BCD Travel
  • Melia Bilbao
  • Comunitac
  • 11mm
  • Cinemania
  • Loraldia
  • Metro Bilbao
  • Panenka
  • Cinefoot
  • Libero
  • Off Side