Freedom Fields

Bost urtetan zehar filmatutako dokumental honek hiru emakumeren eta beren futbol taldearen istorioa kontatzen du, Libian. Iraultzaren osteko sasoia da, herrialdea gerra zibilean sartzera doa eta Arabiar Udaberriaren itxaropen utopikoak galtzen hasiak dira. Lagunak dira, testuinguru sozial eta politiko desberdinetatik etorriak, eta gerra, ustelkeria eta murrizketa sozialen garaian bizi dira. Ustekabean aktibista bihurtutako hiru emakume hauen bidez, trantsizio bidean dagoen herrialde bat ezagutuko dugu, maitasun istorio pertsonalek eta aspirazioek historiarekin bat ez datozen leku bat. Itxaropenari, borrokari eta sakrifizioari buruzko istorio bat da; izan ere, lurralde horretan ametsek ere luxua dirudite. Emakumeen arteko ahizpatasunari eta talde-izpirituaren ahalmenari egindako laudorioa. Beren etorkizuna eraiki nahi duten emakume gazteei egindako omenaldi bat da; joko-zelaia eskuz eraikitzeko ere prest dauden emakumeena, haina zuzen ere.


  • Zuzendaria:
    Naziha Arebi
  • Jatorrizko izenburua:
    Freedom Fields
  • Urtea:
    2018
  • Herrialdea:
    Erresuma Batua / Libia / Herbehereak / AEB / Libano / Qatar / Kanada
  • Iraupena:
    97 minutu
  •     Web ofiziala
  • Proiekzio eguna:
    19-03-2019 - 20:00