Infinite Football

Corneliu Porumboiu zuzendariak Errumaniako bere herrira eramango gaitu, Laurentiu Ginghina ezagutzera. Berarentzat, futbola aldatu egin behar da; sinpletu, mugak kendu. Gaztea zela ohartu zen joko-arauak ez zirela egokiak, udako oporretan futbolean jokatzen ari zela, aurkari batek eraso egin eta peronea hautsita amaitu zuenean. Gaur egun burokrata da eta jokoaren bere bertsio berriaz hitz egiten dio bere lagun Porumboiuri. Futbola aldatu eta irauli nahian, “baloia askatzeko" ideia dauka buruan, baina ez du ematen errealitatean aplikagarria denik. Hala ere, baliteke ideia horrek gutako bakoitzaren barruan dagoen eremu hori islatzea, bizitzan izandako desengainuak gorabehera, lesio edo zauririk ez daukagun eremu hori, mugarik gabekoa eta infinitua.


  • Zuzendaria:
    Corneliu Porumboiu
  • Jatorrizko izenburua:
    Fotbal Infinit
  • Urtea:
    2018
  • Herrialdea:
    Errumania
  • Iraupena:
    70 minutu
  • Proiekzio eguna:
    21-03-2019 - 18:30h