FOREVER PURE

Jerusalengo Beitar Israelgo talderik polemikoena da. Zale erradikalak, Familia ezizenez ezagunak, harro daude Beitar taldeak inoiz jokalari arabiarrak eduki ez izanaz. Ezaugarri hori duen Israelgo talde bakarra da. 2012an, taldeko jabe Arcadi Gaydamak-ek, Errusian jaiotako gizon aberatsa, Jerusalengo alkate izatea lortu ez zuena, Txetxeniako bi jokalari musulman fitxatu zituen. Horrek Familiaren boikota ekarri zuen eta klubaren barnean bataila ideologiko sutsu bat hasi zen. Maya Zinshtein zinemagileak barrutik jaso zuen prozesu osoa, aldagelan eta harmailetan, kirola, Israelgo politika, arrazakeria eta erlijio fanatismoa uztartzen dituen kontakizun bat eraikiz. Nahasketa horretan harrapatuta ikusiko dute beren burua jokalariek, bai bertakoek, baita txetxeniarrek ere. Forever Pure estremismora lerrokatutako gizarte baten erretratu asaldagarria da. Ehunka zalek “talderik arrazistena gara” abesten dute harrotasunez, eta Israelgo defentsa ministroak, Avigdor Liberman-ek, indarkeria zilegitzat jotzen du, kluba nazionalismoaren ikur gisa laudatuz. Mundu osoko gizarteak desberdinenganako gorroto eta arrazakeriaren aurka prestatzen diren une batean, Forever Pure lanak jende-talde handien jarreren inguruan ohartarazi nahi gaitu, eta harrapatuta dauden gizakienganako ulerkortasuna adierazi beharraz.


  • Zuzendaria:
    Maya Zinshtein
  • Jatorrizko izenburua:
    FOREVER PURE
  • Urtea:
    2018
  • Herrialdea:
    Israel
  • Iraupena:
    87 minutu
  • Proiekzio eguna:
    13-03-2018 - 18:00
  • Sala BBK
  • Euskaltel
  • BCD Travel
  • Melia Bilbao
  • Comunitac
  • 11mm
  • Cinemania
  • Loraldia
  • Metro Bilbao
  • Panenka
  • Cinefoot
  • Libero
  • Off Side
  • Istituto Italiano di Cultura