FORBIDDEN GAMES: THE JUSTIN FASHANU STORY

Justin Fashanu 1980an egin zen famatu, Liverpool taldearen aurka denboraldiko gola sartu zuenean. Orduan Ingalaterrako ligan sartzen ari ziren jokalari beltzen generazio baten lider izan zen. Haur zela abandonatu zuten eta adopziozko familia batekin hazi zen Erresuma Batuan. Haurtzaro gogorra izan zuen. Baina Thatcherren sasoiko hooliganen intolerantzia eta intimidazioaz harago, Fashanuk bere bidea egitea lortu zuen eta publikoki gay zela aitortu zuen lehenengo futbolaria ere izan zen. Talentua, handinahia eta karisma zituen, eta horri esker Ingalaterrak historian izandako futbolaririk garrantzitsuenetako bat izan zen. Hala ere, 1998an bere buruaz beste egin zuen, polemikaz eta gorabeheraz jositako karrera baten ostean. Bere entrenatzaile, taldekide eta senideengandik (horien artean bere anaia John, laurogeita hamarreko hamarkadan Wimbledonen karrera egin zuena) jasotako informazioarekin, Adam Darke eta Jon Carey zinemagileek inoiz izandako kirol historia harrigarri eta, azkenean, tragikoenetako baten berri eman digute. Forbidden Games filmak Justin Fashanuk futbolaren barruko arraza eta sexu aurreiritziei nola aurre egin behar izan zien kontatzen du; baina, horretaz gain, helarazi nahi diguten mezua honakoa ere bada: jende guztia ez dagoela prest futbolak batzuetan goizegi dakarren ospea eta aberastasuna kudeatzeko.


  • Zuzendaria:
    Adam Darke y Jon Carey
  • Jatorrizko izenburua:
    FORBIDDEN GAMES: THE JUSTIN FASHANU STORY
  • Urtea:
    2018
  • Herrialdea:
    Ingalaterra
  • Iraupena:
    80 minutu
  • Proiekzio eguna:
    20-03-2018 - 19:00
  • Sala BBK
  • Euskaltel
  • BCD Travel
  • Melia Bilbao
  • Comunitac
  • 11mm
  • Cinemania
  • Loraldia
  • Metro Bilbao
  • Panenka
  • Cinefoot
  • Libero
  • Off Side
  • Istituto Italiano di Cultura