CRAZY FOR FOOTBALL

73 minutu, Italiera, Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin. Osasun mentaleko Italiako hainbat zentrotatik datozen paziente batzuk, psikiatra bat (Dr. Santo Rullo) kirol zuzendari gisa, areto futboleko jokalari ohi bat (Enrico Zanchini) entrenatzaile gisa eta mundu mailako boxeo txapeldun bat (Vincenzo Cantatore) prestatzaile fisiko gisa. Horiek dira Crazy for Football (Locos por el fútbol), Volfango de Biasiren dokumentalaren protagonistak. Psikiatrikoetako Pazienteen Munduko Futbol Kopan (Osaka) parte hartzen duen Italiako lehen taldeari buruzko istorioa da. Filmak prozesu osoa jasotzen du, hamabi parte-hartzaileen hautaketatik hasita, Mundialean parte hartzeko unera arte. Baina bidaia sakonago batera ere eramango gaitu: Gaixotasun mental bat sufritzen duten pertsonen sentimendu eta sentsazioen errusiar mendiarena. Osasunaren eta gaixotasunaren arteko sigi-saga bidea, denongandik gertu egon daitekeena. Hala ere, pelikula honetan jokalariak dira protagonista, ez beren gaixotasuna, eta gaixotasun horiek pairatzen dituzten pertsonen inguruan dauden aurreiritzien aurka borrokatzeko helburua dauka.


  • Zuzendaria:
    Volfango De Biasi
  • Jatorrizko izenburua:
    CRAZY FOR FOOTBALL
  • Urtea:
    2018
  • Herrialdea:
    Italia
  • Iraupena:
    73 minutu
  • Proiekzio eguna:
    12-03-2018 - 18:00
  • Sala BBK
  • Euskaltel
  • BCD Travel
  • Melia Bilbao
  • Comunitac
  • 11mm
  • Cinemania
  • Loraldia
  • Metro Bilbao
  • Panenka
  • Cinefoot
  • Libero
  • Off Side
  • Istituto Italiano di Cultura