Cold Sweat

Benetako gertaeretan oinarritua dago. Film honek Afrooz izeneko emakumeak irandar lege sistemaren aurka egindako borrokaren berri ematen digu. Irango areto-futboleko emakumezkoen talde nazionaleko kapitaina da bera. 11 urteko lan gogorraren ostean, bere ametsa lortu du: Taldea Asiako Jokoetan finala jokatzeko sailkatu da. Kuala Lumpurrera joan behar dute partida jokatzeko, baina aireportuan, Afrooz erretenitu egiten dute. Irango legeak ezartzen du emakumeek ezin dutela herrialdetik irten beren senarraren baimenik gabe eta Afroozen senarrak eskubide hori gauzatu du bera inora joan dadin eragozteko. Horrela hasiko da Malasiara bidaiatu ahal izatea lortzeko borroka luze eta mingarria, finala jokatu ahal izateko. Bere senarra telebistako aurkezle famatu bat da; urtebete lehenago banandu ziren, eta gauzak konplikatu nahi dizkiola ematen du. Ez dakigu harremana hausteagatik mendekua hartu nahi duen edo, besterik gabe, ezin duen jasan Afrooz emakume emantzipatua izatea eta bere ametsa lortu eta futbolari gisa arrakasta izatea; gainera, bereziki gizonena den kirol batean. Bitartean, Afroozek sentituko du bere arrakasta eta poza inpotentzia eta babesgabetasun bihurtuko direla, legeek ez baitituzte gizon eta emakumeak berdin tratatzen.


  • Zuzendaria:
    Soheil Beiraghi
  • Jatorrizko izenburua:
    Araghe Sard
  • Urtea:
    2018
  • Herrialdea:
    Iran
  • Iraupena:
    88 minutu
  • Proiekzio eguna:
    19-03-2019 - 18:00