Thomas Hitzlsperger Thinking Footballen amaiera ekitaldian egongo da

27-02-2017

Thomas Hitzlsperger, Alemaniako selekzioarekin 52 aldiz internazionala izan dena eta 2007an Stuttgart taldearekin Bundesliga irabazi zuena, Thinking Football Film Festivalen amaiera ekitaldian izango da martxoaren 28an arratsaldeko 20:00etan, eta “The Pass”en proiekzioaren ondoren izango den mahai inguruan izango da. Filma ingelesa, Espainian gure jaialdian estreinatuko dena, bi jokalari taldekideren arteko maitasun istorioa kontatzen du, euren bizitzan bide ezberdinak hartuko dituztenak. Thomas Hitzlsperger-ek, futbol profesionala utzi eta gutxira aitortu zuen homosexuala zela eta munduan erreferente bihurtu da futbolean homofobiaren aurkako borrokan. Berarekin batera mahai inguruan izango dira Ben A Williams filmaren zuzendaria eta Duncan Kenworthy ekoizlea, “Cuatro bodas y un funeral”, “Notting Hill” edo “Love Actually” filmen ekoizle ere izandakoa.

Banatu

  • Sala BBK
  • Euskaltel
  • BCD Travel
  • Melia Bilbao
  • Comunitac
  • 11mm
  • Cinemania
  • Loraldia
  • Metro Bilbao
  • Panenka
  • Cinefoot
  • Libero
  • Off Side