Thinking Football, seigarren eguna

28-03-2017

Gaur, martxoak 28, Thinking Football Film Festival 2017 zine eta futbol jaialdiaren seigarren eta azken jardunaldia ospatuko da, Athletic Club Fundazioak eta BBK aretoak Euskaltelen laguntzarekin antolatzen dutena.

Arratsaldeko 18:00etan “FC Roma” (República Checa, 2016) filma proiektatuko da, Rozálie Kohoutová eta Tomáš Bojar-ena. Bertan, izen bereko taldearen historia kontatzen da, ijito romaniez osatutako taldea. Duela gutxi sortu zen, eta Txekiako futbol ligarik baxuenera elkartu zen. Denboraldia aurrera doa eta FC Romako jokalariek partidu gehienak irabazten dituztela ikusten dute… aurkariak aurkezten ez direlako. Ezberdinarekiko bazterketa, arrazakeria, xenofobia… eta gaixotasun hauen aurka nola borrokatu.

Ondoren, 20:00etan eta jaialdiari amaiera emateko, fikziozko “The pass” (2016) filma ingelesa proiektatuko da, Ben S. Williams zuzendariarena. Antzezlan batean oinarrituta dago eta hiru aktore agertzen dira. Filmak Jason eta Aderen arteko harremana kontatzen du, hemeretzi urte dituzte eta Londongo futbol club ospetsu bateko harrobiko jokalariak dira. Zortzi urte zituztenetik taldekideak eta lagunak dira eta lehen taldearekin Txapeldunen Ligan jokatzeko deitu dituzte. Hoteleko logela berean dauden Errumanian. Lo egon beharko lukete baina oso urduri daude eta logelan daude jaten, jolasean, saltoka, bata besteari adarra jotzen, borrokan… eta orduna Jasonek Musu ematen dio Aderi.

“Pase” horren eragina euren bizitzako hurrengo hamar urteetan ikusiko da: arrakastaz eta porrotez betetako hamarkada, sekretuak eta gezurrak, ia dena itxura den futbola bezalako mundu batean, eta egia esatea (baita onartzea ere) urrunegi joatea izan daitekeenean. Filmaren emisioaren ondoren, Ben A. Williams zuzendaria, Duncan Kenworthy ekoizlea eta Thomas Hitzlsperger futbol jokalari ohiak ikusleekin hitz egingo dute. Eztabaida filmaren inguruan eta honek mahai gainean jartzen duen gaiaren inguruan izango da: homofobia futbolaren munduan

Banatu

  • Sala BBK
  • Euskaltel
  • BCD Travel
  • Melia Bilbao
  • Comunitac
  • 11mm
  • Cinemania
  • Loraldia
  • Metro Bilbao
  • Panenka
  • Cinefoot
  • Libero
  • Off Side