Thinking Football, laugarren eguna

21-03-2017

Gaur, martxoak 21, Thinking Football Film Festival zine eta futbol jaialdiaren laugarren jardunaldia ospatuko da, Athletic Club Fundazioak eta BBK aretoak Euskaltelen laguntzarekin antolatzen duten jaialdia.

Arratsaldeko 18:00etan “I love hooligans” (Holanda, 2013) laburmetraia proiektatuko da, Jan-Dirk Bouw zuzendariarena, hainbat sari jaso dituen animazioko laburmetraia independientea eta bere clubarekiko baldintzarik gabeko maitasuna sentitzen duen hooligan baten historia kontatzen duena.

Ondoren, Jerome Thélia-ren “Bounce: Nola irakatsi zion pilotak munduari jokatzen” (EEUU, 2015) pelikula emango da, ukitu antropologikoa duen dokumentala, pilota batekin jokatzen diren kirolen jatorri ezezagunak aztertzen dituena eta erakusten du hauek ez direla gure espeziearenak soilik.

Ondoren, 20:00etan Mike Forshaw-ren “Saturday” (Erresuma Batua, 2014) laburmetraia proiektatuko da, Hillsborough estadioko tragedia Liam-en ikuspegitik erakusten duena. Liam 8 urteko haur bat da eta bere anaia zaharragoa estadioan dago.

Beranduago, “Matthews” (Erresuma Batua, 2017) dokumentala ikusiko dugu. Bertan munduko jokalaririk onenatzat jotzen denaren historia kontatzen da, Sir Stanley Matthews-ena, futbola modu profesionlaean 50 urterekin utzi zuena. Atzean gelditu zen mundua liluratu zuen ibilbidea, historiako lehen Urrezko Baloia bihurtu zena. Baina bere leienda handitu egin zen beranduago, Hego Afrikan bizi zen bitartean Johannesburgoko auzo txiroetako jokalari beltzak entrenatzea erabaki zuenean, apartheid-aren bazterketa politikari aurre eginez. Jokalari haiek Stan’s Men izenarekin egin ziren ezagunak.

Pelikularen proiekzioaren ondoren Ryan Scott Warren zuzendariak Santiago Segurola kazetariarekin eta ikusleekin hitz egingo du.

Proiekzio guztiak BBK aretoan izango dira, eta sarrera librea izango da aretoa betetzen den arte.

Banatu

  • Sala BBK
  • Euskaltel
  • BCD Travel
  • Melia Bilbao
  • Comunitac
  • 11mm
  • Cinemania
  • Loraldia
  • Metro Bilbao
  • Panenka
  • Cinefoot
  • Libero
  • Off Side