Thinking Football, itxiera

20-03-2018

Gaur, asteartea, martxoak 20, BBK Aretoan Thinking Football Film Festival jaialdiaren 2018ko edizioa itxiko da. Horretarako, Forbidden Games (Adam Darke eta Jon Carey, 2018) emango da. Film dokumental horrek Justin Fashanuren bizitza aztertzen du, bere homosexualitatea jendaurrean aitortu zuen lehen futbolaria izan baitzen, eta 1998an bere buruaz beste egin zuen gorabehera eta polemika askoko ibilbide baten ostean. Filmak haren bizitzako gertakari nagusiak argitzen laguntzen du, eta Justin Fashanuk futboleko arraza eta sexu aurreiritzien aurka egindako borroka aztertzen du. Aldi berean, ideia hau zabaltzen du: den-denak ez daudela prestatuta futbolak batzuetan ematen duen ospe eta aberastasun goiztiarra jasotzeko.

Filma eman ostean, zuzendariek aretora bertaratuekin hitz egingo dute.

Forbidden Games eman aurretik, Iragartze estreinatuko da. Irene Herrero del Valleren film-dokumental labur hori Euskaltelek ekoitzi du, zuzendariak euskarazko Bideosorkuntza Proiektuen Thinking Football lehen Lehiaketa irabazi ostean. Iragartze arbitroa eta erizaina den Iragartze Fernández Esesumagaren egunerokoaren leiho ireki bat da. Irene Herrero del Vallek jasoko du saria Euskalteleko Harreman Instituzionaletarako Zuzendari Nerea Lupardoren eskutik. Saio guztiak doakoak dira lekua bete arte.

 

Banatu

  • Sala BBK
  • Euskaltel
  • BCD Travel
  • Melia Bilbao
  • Comunitac
  • 11mm
  • Cinemania
  • Loraldia
  • Metro Bilbao
  • Panenka
  • Cinefoot
  • Libero
  • Off Side
  • Istituto Italiano di Cultura