THINKING FOOTBALL, IREKIERA

05-03-2018

Gaur, martxoak 5, 19:00etan Bilboko BBK Aretoan, Thinking Football Film Festival zinema eta futboleko Jaialdiaren seigarren edizioa hasiko da. “Kenny” emanaldiarekin abiatuko da. Film horrek Kenny Dalglish Liverpooleko jokalari eta entrenatzaile mitikoaren ibilbidea erakusten du. “The King” izenez ezaguna, kirol ibilbide distiratsuaz gain, Dalglish ikurra izan zen Hillsborough-eko tragediako biktimentzako justiziaren borrokan. Filmaren ostean, bertaratuek Stewart Sugg zuzendariarekin eta David Tryhorn ekoizlearekin hitz egin ahal izango dute.

Kennyren emanaldiaren aurretik, Josu Urrutia Athletic Clubeko presidenteak Publikoaren 2017ko Saria emango die “The Pass” filmeko Duncan Kenworthy ekoizleari eta John Donnelly gidoigileari. Izan ere, hura izan zen iazko jaialdian ikusleek ondoen baloratu zuten filma. Saria Angel Garraza euskal artistaren eskultura eta 2.000 €-ko diru-kopurua izan da, saridunak futbolari lotutako proiektu sozial bati dohaintzan eman diezaion.

Banatu

  • Sala BBK
  • Euskaltel
  • BCD Travel
  • Melia Bilbao
  • Comunitac
  • 11mm
  • Cinemania
  • Loraldia
  • Metro Bilbao
  • Panenka
  • Cinefoot
  • Libero
  • Off Side
  • Istituto Italiano di Cultura