Thinking Football, hirugarren eguna

19-03-2017

Bihar, martxoak 20, Thinking Football Think Festival zine eta futbol jaialdiaren hirugarren jardunaldia ospatuko da, Athletic Club Fundazioak eta Bbk aretoak Euskaltelen laguntzarekin antolatzen duten jardunaldia.

Arratsaldeko 18:00etan “Barba, cabello e bigode” (Brasil, 2016) filma proiektatuko da, Lucio Brancorena, Afonsinho, Paulo Cézar Caju eta Nei Conceição-ren historia kontatzen duena. Euren futbol ibilbideak 1960ko hamarkadaren erdialdera hasi zituzten, Brasilen errepresio politiko bortitza bizi zen une historikoan. Botafogoren urrezko belaunaldian kide izan ziren, eta askatasunari uko ez egitea erabaki zuten Brasilgo diktadura joko zelaian ere sartzen saiatu zenean. Cluben errutina gizarte zibila zigortzen zuten kode berarekin funtzionatzen hasi zenean hiru jokalari hauek aurre egin zioten clubek inposatutako izateko modu bati, traspasoen legea, konzentrazio erregimenak, jokalariek zelaitik kanpo egiten zutenaren gaineko kontrola, eta abar. Ordutik, hirurek konszienteki ekin zioten desobedientzia zibilari.

Ondoren, 20:00etan “Sur la touche” (Frantzia, 2014, Hortense Gélinet) laburmetraia proiektatuko da, 2016ko Berlingo 11mm jaialdian laburmetraien saria jaso duena.

Eta ondoren, “Inside Haíti” (Belgika, 2017, Benoit Do Quang), Haitiko selekzioa Amerikako Mendeurren Kopara sailkatu zela kontatzen du. Jokalari ez profesionalekin osatutako talde hau txapelketako talderik umilena zen zalantzarik gabe. Gainera, bere talde berean zegoen Brasilen aurka lehiatzea egokitu zitzaion. Inside Haití-k ikuslea aldagelan sartzen du, nazioartera itzultzeaz harro dagoen taldearen aldagelan, baina aldi berean badaki bere azken helburua ez dela garaipena, berriki historia tragikoa izan duen herrialdea berreskuratzen laguntzea baizik. Pelikularen ondoren Haitirekin internazionala izan den Duckens Nazon haitiarrak ikusleekin hitz egingo du, eta berarekin izango dira François Vevereen eta Thomas Bricmont filmaren ekoizleak.

Proiekzio guztiak Bbk aretoan izango dira, eta sarrera librea izango da aretoa betetzen den arte.

Banatu

  • Sala BBK
  • Euskaltel
  • BCD Travel
  • Melia Bilbao
  • Comunitac
  • 11mm
  • Cinemania
  • Loraldia
  • Metro Bilbao
  • Panenka
  • Cinefoot
  • Libero
  • Off Side