Thinking Football hasierako jardunaldia

13-03-2017

Gaur, astelehena, martxoak 13, arratsaldeko 19:00etan Bbk aretoan Thinking Football Film Festivalen bosgarren edizioaren inaugurazio ekitaldia egingo da, Athletic Club Fundazioakl Bbk aretoarekin batera eta Euskaltelen laguntzarekin antolatzen duen zine eta futbolari buruzko jaialdia.

“Inside a Volcano” (2016) filma proiektatuko da, talde baten historia kontatzen du, mundua talde hari begira jarri zen herrialde txiki bat izanik futbol txapelketa handi baten azken fasean sartu zenean. Proiekzioan filmako zuzendaria eta ekoizlea izango dira, Sevar Gudmundsson eta Solvy Tryggvason, eta ikusleek filmari buruz dituzten galderei erantzungo diete.

Emisioaren aurretik, Emakumezkoen Athletic Clubeko entrenatzaile Joseba Agirrek Bhojraj Bhat Nepaleko zuzendaria 2016ko Thinking Football-eko ikusleen saria emango dio “Sunakali” filmagatik. Dokumental zirraragarri honen protagonista den neska ere ekitaldian izango da. Nerea Lupardok, Euskalteleko Harreman Instituzionaleko Zuzendariak, Athletic Clubeko kamiseta bat emango dio Sunakaliri, bere borroka eta futbolarekiko duen grina eskertzeko.

Sarrera librea da aretoa betetzen den arte.

Banatu

  • Sala BBK
  • Euskaltel
  • BCD Travel
  • Melia Bilbao
  • Comunitac
  • 11mm
  • Cinemania
  • Loraldia
  • Metro Bilbao
  • Panenka
  • Cinefoot
  • Libero
  • Off Side