Thinking Football, bosgarren eguna

26-03-2017

Bihar, martxoak 27 Thinking Football Film Festival zine eta futbol jaialdiaren bosgarren jardunaldia ospatuko da, Athletic Club Fundazioak eta BBK aretoak Euskaltelen laguntzarekin antolatzen dutena.

Arratsaldeko 18:00etan Chris Cashmanen “Club Frontera” (AEB, 2016) priektatuko da, Club Tijuana Xoloitzcuintles-en (los Xolos) historia labur baina bizia kontatzen duena, Mexikoko ligan jokatzen du eta eragin izugarria izan du Mexikoko hirian. Mexiko-AEB mugako bi aldeetako jokalari, jarraitzaile eta ordezkari politikoek euren historia pertsonalak partekatzen dituzte “xolo” gisa, eta aldi berean, clubaren, batasunaren eta hiria berritzearen garrantzia azpimarratzen dute, 2012an Mexikoko titulua irabazi ondoren. Filma emititu ondoren, ikusleek Chris Cashman zuzendariarekin eta Dave Gulick ekoizlearekin hitz egin ahal izango dute.

Ondoren, 20:00etan, Michael McNamararen “Celtic Soul” (Kanada, 2016) dokumentala proiektatuko da, Jay Baruchel aktore, gidoilari eta zuzendari kanadiarrak eta Eoin O’Callaghan kazetariak Kanadatik Glasgowra egindako bidaiaren road movie-a. Bidaia Celtic Football Clubarekiko pasioak bultzatuta egin zuten. Bien familien jatorriaren bila Kanada, Irlanda eta Eskoziatik egindako ibilbidea kontatzen du, baita leku magiko bateko zelaiaren erdira ere: Celtic Parkera.

Filma emititu ondoren Michael McNamara zuzendariak eta Eoin O’Callaghan protagonistak ikusleekin hitz egingo dute, Celtic Football Clubeko Georgios Samaras aurrelari greziarra lagun dutela.

Banatu

  • Sala BBK
  • Euskaltel
  • BCD Travel
  • Melia Bilbao
  • Comunitac
  • 11mm
  • Cinemania
  • Loraldia
  • Metro Bilbao
  • Panenka
  • Cinefoot
  • Libero
  • Off Side