Thinking Football, bigarren eguna

06-03-2018

Gaur, martxoak 6, Thinking Football Film Festival 2018 jaialdiak aurrera egingo du bi filmen proiekzioarekin.

18:30ean “Don’t take me home” emango da. Jonny Owenek zuzendutako filma. Zuzendari horrek Clough-en Nottingham Forest taldeari buruzko “I believe in miracles" filma ere zuzendu zuen, Thinking Football jaialdian emandakoa hori ere. “Don’t take me home” filmak Galeseko talde nazionalaren historia kontatzen du, Gary Speed hautatzailearen amaiera tragikotik hasita 2016ko Eurokopako balentriara arte. Orduko hartan final aurrekoetara heldu ziren, nazio mailako lehiaketetatik kanpo 58 urtez egon ostean. Emozio handiko zinta bat da. Jokalariek beren koloreen aldeko pasioa erakusten dute, baita Eurokopan bizitzen ari diren ametsa inoiz ez amaitzeko itxaropena ere.

Ondoren, 20:00etan, “El equipo de mi barrio” (Rafa de los Arcos, 2018) emango da. Horrek Xixongo Unión Club Ceares herri-kudeaketako kluba aurrera daramaten pertsonen pasioa eta ahalegina azaltzen ditu. Filmaren proiekzioaren ostean, Rafael de los Arcos zuzendariak eta Alberto Álvarez UC Ceares klubeko presidenteak bertaratuekin hitz egingo dute.

Bi saioetarako sarrera doakoa da lekuak bete arte. Thinking Football Film Festival Athletic Club

Fundazioak antolatutako ekimena da, BBK Aretoaren laguntzarekin eta Euskaltelen babesarekin, nagusiki. BCD Travel, Meliá Bilbao hotela eta Comunitac ere edizio honetako babesleak dira.

Banatu

  • Sala BBK
  • Euskaltel
  • BCD Travel
  • Melia Bilbao
  • Comunitac
  • 11mm
  • Cinemania
  • Loraldia
  • Metro Bilbao
  • Panenka
  • Cinefoot
  • Libero
  • Off Side
  • Istituto Italiano di Cultura