Thinking Football, 4. eguna

13-03-2018

Gaur, martxoak 13, asteartea, Thinking Football 2018 jaialdiak aurrera egingo du bi dokumentalen proiekzioarekin. Lehena, israeldarra, munduko harmailarik arrazistenetako baten ingurukoa da, Beitar Jerusalen taldeko zale erradikalena. Klubaren historian lehen (eta azken) aldiz bi jokalari musulman hartu zituztenekoa kontatzen du. Maya Zinshtein-en “Forever Pure” dokumentalak desberdinak direnenganako gorrotoaren arriskuaz ohartarazi nahi gaitu.

Ostean, 20:00etan, Zweikampfer dokumental alemaniarra emango da, Mehdi Benhadj-Djilali errealizadorearena. “Los duelistas” izena jarri diote gaztelaniaz. Langabezian dauden futbolari batzuen bizipenak kontatzen ditu. Sasoi batean arrakasta izan zuten edo izatear egon ziren, baina gaur egun Vietnamera jokatzera joateko eskaintza bat onartu ala ez erabaki beharrean aurkitzen dira. Filmaren ostean, bertaratutakoek zuzendariarekin eta protagonistetako bat den Benjamin Schüßler jokalari ohiarekin hizketan aritzeko aukera izango dute. Borussia Mönchengladbach taldean ibilitakoa da azken hori, beste talde batzuen artean.

Film guztiak BBK Sala aretoan emango dira.

Banatu

  • Sala BBK
  • Euskaltel
  • BCD Travel
  • Melia Bilbao
  • Comunitac
  • 11mm
  • Cinemania
  • Loraldia
  • Metro Bilbao
  • Panenka
  • Cinefoot
  • Libero
  • Off Side
  • Istituto Italiano di Cultura