Thinking Football, 3. eguna

12-03-2018

Gaur, martxoak 12, Thinking Football Film Festival 2018 jaialdiak aurrera jarraituko du bi filmen proiekzioarekin.

18:00ean "Crazy for football" italiar dokumentala emango da (Volfango De Biasi, 2018). Buruko gaixotasuna duten pertsonaz osatutako Italiako talde nazionalaren historia kontatzen du.

Ondoren, 20:00etan, "89" ikusiko dugu, Arsenal taldeari buruzko dokumental ingelesa. 1989an Kenny Dalglish-en Liverpool talde mitikoa garaitu zuen liga denboraldiaren azken partidaren azken segundoan. Filmaren ostean, bertaratutakoek David Stewart zuzendariarekin eta sasoi hartako kiderik garrantzitsuenetakoa izan zen Lee Dixonekin (eskumako hegalekoa) solasean aritzeko aukera izango dute.

Film guztiak BBK Sala aretoan emango dira. Sarrera doakoa da, lekua agortu arte.

Banatu

  • Sala BBK
  • Euskaltel
  • BCD Travel
  • Melia Bilbao
  • Comunitac
  • 11mm
  • Cinemania
  • Loraldia
  • Metro Bilbao
  • Panenka
  • Cinefoot
  • Libero
  • Off Side
  • Istituto Italiano di Cultura