Thinking Football 2018

05-01-2018

Athletic Club Fundazioak, BBK Sala aretoarekin batera eta nagusiki Euskaltelen babesarekin, Thinking Football Film Festival jaialdiaren beste edizio bat antolatuko du 2018an. Martxoaren 5, 6, 12, 13, 19 eta 20an izango da, BBK Salan. Jaialdi honen seigarren edizioa izango da, eta urtero legez, futbolari buruzko hamabost film inguru emango dira. Futbolak gizartean daukan rolaren inguruko hausnarketa egitea izaten dute helburu nagusi moduan. Film horien artean, Thinking Football-Euskaltel 2017 euskarazko bideosorkuntza proiektuen lehiaketako film labur irabazlea egongo da, Irene Herrerorena. Oraingoz, 2018ko kartela aurkeztuko dugu. Informazio gehiago eta albisteak datozen asteetan izango dituzue.

Banatu