Thinking Football 2018 egitaraua

01-02-2018

Thinking Football Film Festival 2018 jaialdiaren egitarauaren berri eman da. Jaialdia martxoaren 5ean inauguratuko da, 19:00etan. Hasteko, 2017ko Ikusleen Saria entregatuko zaio The Pass filmari eta Kenny pelikula ingelesa estreinatuko da, Liverpool FC taldeko Kenny Dalglish eskoziar ospetsuaren bizitza eta karrerari buruzkoa. Stewart Sugg zuzendariak egindako dokumental luze honek bereziki lantzen du Dalglish jokalariak 1989ko Hillsborough-eko zoritxarraren ondoriozko biktimentzako justiziaren alde egindako borroka.

Martxoaren 20an jaialdiari amaiera jarriko dion filma hauxe izango da: Forbidden Games: The Justin Fashanu Story; Adam Darke eta Jon Careyren dokumentala, Justin Fashanu, armairutik irtetea erabaki zuen lehen futbolariaren bizitza eta heriotza tragikoari buruzko dokumentala. Itxiera egunean, bestalde, Iragartze filma estreinatuko da, euskarazko bideo-sorkuntzaren Thinking Football-Euskaltel lehiaketa irabazi zuen film laburra, Irene Herrerorena. 2018an berriro deituko da lehiaketa hori.

Thinking Football Film Festival jaialdiaren edizio honek britainiar zapore argia dauka (futbolaren sorterririk datozen sei film); horietan jasoko dira herritarrek kudeatutako taldeen historiak (El equipo de mi barrio), futbolak pertsonei arazoak gainditzen laguntzeari buruzkoak (Crazy for football), salaketa soziala (The Workers Cup), estadioaren magia (The Lane), talderik gabeko futbolarien errealitate gogorra (Zweikampfer), arrazakeria eta harmailetako indarkeria (Forever Pure) edo batzuetan betetzen diren kirol ametsak (Don,t take me home eta 89).

Thinking Football Film Festival Athletic Club Fundazioak antolatutako ekimena da, BBK Sala aretoaren laguntzarekin eta Euskaltelen babesarekin, nagusiki. Bilboko Melià Hotelaren eta BCD Travel-en babesletza ere izan du. Era berean, Metro Bilbao, Comunitac, Kulturaren Madrilgo Italiar Institutua eta Cinemanía, Panenka eta Líbero aldizkariek ere laguntza eman dute. Berlingo 11mm, Brasilgo CineFoot eta Bartzelonako OffSide Film Fest jaialdiak kide ditugu arlo honetan. Athletic Club Fundazioak eskerrak eman nahi dizkie guztiei, haien laguntza itzelagatik. Urtero legez, saio guztiak BBK Salan izango dira. Sarrera doakoa izango da, lekua bete arte. Let’s think football!

Azken Albisteak

Banatu

  • Sala BBK
  • Euskaltel
  • BCD Travel
  • Melia Bilbao
  • Comunitac
  • 11mm
  • Cinemania
  • Loraldia
  • Metro Bilbao
  • Panenka
  • Cinefoot
  • Libero
  • Off Side
  • Istituto Italiano di Cultura