Sunakali Budha eta Bhojraj Bhat Bilbon egongo dira

21-02-2017

Sunakali Budha eta Bhojraj Bhat, Thinking Football Film Festival 2016ko edizioko irabazlearen, “Sunakali”ren, protagonista eta zuzendaria Bilbon izango dira martxoaren 13ko inaugurazioan saria jasotzeko, arratsaldeko 19:00etan izango da BBK aretoan.

Lehenago, egun horretan bertan goizean, eskola, institutu eta ikastoletako 430 ikasle joango dira Bilbora filmaren pase pribatu batera, eta horren ondoren Sunakali Budha eta Bhojraj Bhat-ekin hitz egiteko aukera izango dute. Ekitaldia Kike Amonarrizek aukeztuko du eta ETBko Burubero saioan bildutako dirua emango dio Bhojraj Bhati Mugun, Nepalen gutxien garatutako zonaldeetako batean, duen proiektu sozialerako.

Banatu

  • Sala BBK
  • Euskaltel
  • BCD Travel
  • Melia Bilbao
  • Comunitac
  • 11mm
  • Cinemania
  • Loraldia
  • Metro Bilbao
  • Panenka
  • Cinefoot
  • Libero
  • Off Side