Osvaldo Ardiles eta Ledley King, Thinking Football jaialdian

14-03-2018

Martxoaren 19an, astelehena, BBK Aretoan, The Lane proiektatuko da. Film horrek White Hart Lane estadioaren 118 urteko historia jasotzen du, hastapen umiletatik hirian mugarria bilakatu arte. Emanaldiaren ostean, Osvaldo Ardiles eta Ledley King Tottenhameko jokalari-ohiek aretora bertaratutakoekin berba egingo dute.

Osvaldo Ardiles 2016an ere egon zen Thinking Football jaialdian. Tottenhameko jokalaria izan zen 1978 eta 1988 bitartean, eta hango entrenatzailea ere izan zen 93/94 denboraldian. Ledley King-ek, bestalde, Spurs taldean egin zuen bere kirol-ibilbide osoa, 1999 eta 2012 bitartean, eta 21 aldiz izan zen internazionala Ingalaterrarekin.

Banatu

  • Sala BBK
  • Euskaltel
  • BCD Travel
  • Melia Bilbao
  • Comunitac
  • 11mm
  • Cinemania
  • Loraldia
  • Metro Bilbao
  • Panenka
  • Cinefoot
  • Libero
  • Off Side
  • Istituto Italiano di Cultura