Lee Dixon Thinking Football jaialdian egongo da

26-02-2018

Lee Dixon Arsenaleko mitoa “89” filmaren emanaldian egongo da. Film horrek futbol britaniarraren garaipenik handi eta epikoenetako baten historia zoragarria azaltzen du: Pronostiko guztien aurka, Arsenal taldeak Liverpooli Liga titulua kendu zionean Anfielden, 1988/89 denboraldiko azken partidaren azken minutuan.

Lee Dixonek, Tony Adams, Martin Keown eta Nigel Winterburn jokalariekin batera, Ingalaterrako futboleko defentsarik ospetsuenetako bat osatu zuen, eta filmaren emanaldiaren osteko solasaldian parte hartuko du. Martxoaren 12an izango da, astelehenean, 20:00etan, BBK Aretoan, eta sarrera librea izango da aretoa bete arte.

Banatu

  • Sala BBK
  • Euskaltel
  • BCD Travel
  • Melia Bilbao
  • Comunitac
  • 11mm
  • Cinemania
  • Loraldia
  • Metro Bilbao
  • Panenka
  • Cinefoot
  • Libero
  • Off Side
  • Istituto Italiano di Cultura