Thinking Football Film Festival 2017

2017ko martxoan Thinking Football Film Festival jaialdiaren bosgarren edizioa egin zen. Hamaika film luze (hamar dokumental eta fikziozko film bat) eta bost labur eman ziren, hainbat herrialdetakoak: Islandia, Brasil, Erresuma Batua, Belgika, AEB, Italia eta Espainiakoak. 2017ko edizioko gonbidatuen artean honakoak egon ziren, besteak beste: New York Cosmos taldeko Santiago Formoso jokalari ohia; aurreko urteko film irabazlearen protagonista, Sunakali Budha; Celtic taldeko aurrelari izandako Georgios Samaras; eta Thomas Hiltzslperger jokalari ohia. Azken horrek futbolaz eta homofobiaz hitz egun zuen jaialdiko zinta irabazlearen proiekzioaren ondoren, "The Pass” film ingelesa (2016, Ben A. Williams).

  • Eguna
    Martxoa 13- 28
  • Film kopurua
    18
  • Kartel Ofiziala